EL PROGRAMA · PROGRAMATZIOA

PAMPLONA EMPRENDE. INDUSTRIAS CREATIVAS Y DIGITALES · IRUÑA, EKINTZAILE. SORMEN-INDUSTRIAK ETA INDUSTRIA DIGITALAK

Buscamos talento CD: personas con actitud emprendedora, curiosas, con ganas de trabajar en equipo para descubrir y desarrollar proyectos en el sector creativo y digital.

Si tu especialidad está entre las siguientes, te estamos buscando: diseño, arquitectura, empresariales, fotografía, informática, digitalización, software, literatura, periodismo, televisión, marketing, publicidad, ingenierías, artes gráficas, cine, vídeo...

SD talentua bilatzen ari gara: jarrera ekintzailea duten pertsonak bilatzen ditugu, jakin-mina dutenak, talde lana egiteko gogoz, sormen sektorean eta sektore digitalean proiektuak sortu eta garatzeko.

Zure espezialitatea honako hauetako bat bada, zure bila gabiltza: diseinua, arkitektura, enpresa, argazkigintza, informatika, digitalizazioa, softwarea, literatura, kazetaritza, telebista, marketina, publizitatea, ingeniaritza, arte grafikoak, zinea, bideogintza…

A idear un proyecto y a darle forma para que pueda convertirse, quién sabe, en una nueva empresa. Aprenderás sobre creatividad, oportunidad de negocio, comunicación, redes sociales, ventas... Y contarás con expertos sobre emprendimiento de CEIN, además de ponentes y mentores expertos en el sector creativo y digital.

Proiektu bat bururatzen eta mamitzen, hori, agian, enpresa berri bat bilakatu dadin. Besteak beste, honako hauei buruz ikasiko duzu: sormena, negozio-aukerak, komunikazioa, sare sozialak eta salmentak. Eta laguntza jasoko duzu CEINeko ekintzailetza-adituengandik eta sormen-sektore zein sektore digitaleko hizlari eta aholkulariengandik.

“Pamplona Emprende. Industrias creativas y digitales”, es un programa impulsado por el Ayuntamiento de Pamplona con la colaboración de CEIN, que quiere ayudar a potenciar el talento de personas como tú, con ganas de trabajar en equipo para idear y desarrollar proyectos en el sector creativo y digital. .

Seleccionaremos entre las y los interesados 20 talentos CD para participar en el programa, que se desarrollará de septiembre a diciembre.

Iruña, ekintzaile. Sormen-industriak eta industria digitalak Iruñeko Udalak CEINekin elkarlanean sustatutako programa bat da, eta helburu du zu bezala talde-lanean aritzeko gogoz dauden pertsonen talentuari bultzada ematea, sormen-sektore eta sektore digitalean proiektuak garatze aldera.

Interesdunen artean SD talentua duten 20 lagun aukeratuko ditugu programan parte hartzeko, eta programa irailetik abendura bitarte eginen dugu.

EL CONGRESO · BILTZARRA

El 10 de mayo tendrá lugar en Baluarte el congreso "Industrias creativas y digitales", que busca detectar movimientos, nuevas oportunidades e iniciativas novedosas en los ámbitos creativo y digital.

Será una jornada para la inspiración, el networking y el conocimiento de la mano de ponentes referentes en las industrias creativas y digitales.

Maiatzaren 10ean, Baluarten, Sormen-industriak eta industria digitalak biltzarra egingo da, xede harturik sormen-alorretan eta alor digitaletan izaten diren mugimenduak, aukera berriak eta ekimen berritzaileak hautematea.

Jardunaldian inspirazioa, networkinga, eta ezagutza landuko dira, sormen industrian eta industria digitaletan erreferente diren hizlarien eskutik.

10.00 – 10.15 APERTURA / IREKIERA
  • Patricia Perales. concejala del área de Economía Local Sostenible.
  • Izaskun Goñi. Directora general de Política Económica, Empresarial y Trabajo de Gobierno de Navarra y presidenta de Cein
  • Patricia Perales. Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkaria.
  • Izaskun Goñi. Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia eta CEINeko lehendakaria.
10.15 – 10.30 Implementando la S3, Reto 11, Industrias Creativas y digitales y Pamplona Emprende / MARKO OROKORRA: S3 ETA IRUÑA, EKINTZAILEA
  • Fernando Pérez Gómez. Director general de Cultura-Institución Príncipe de Viana.
  • María Sanz de Galdeano. Coordinadora de Cein: líneas generales del Programa Pamplona Emprende: industrias creativas y digitales
  • Fernando Pérez Gómez. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia.
  • María Sanz de Galdeano. CEINeko koordinatzailea.
10.30 – 11.15 Diálogo: Economía Creativa – Economía Colaborativa / EKONOMIA SORTZAILEA – EKONOMIA KOLABORATIBOA

Son dos tendencias actuales que se refuerzan mutuamente. Veremos el diálogo entre emprendedores de éxito en estos espacios.

  • Roberto Carreras. Managing director MUWOM, proyectos musicales para marcas y artistas.
  • Adrián Miranda. CEO & cofounder Multihelpers, coautor del libro, La empresa colaborativa.
  • Albert Cañigueral. Conector OuiShare España

Modera: María Sanz de Galdeano. Coordinadora de Cein.

Ekonomia sortzailea eta ekonomia kolaboratiboa egun puri-purian daude, eta elkar elikatzen dute. Bi eremu horietako ekintzaile arrakastatsu batzuekin arituko gara.

  • Roberto Carreras. MUWOMeko zuzendari nagusia.
  • Adrián Miranda. Multihelpers-eko zuzendari nagusia eta kofundatzailea.
  • Albert Cañigueral. OuiShare-ko artekaria Espainian

Moderatzailea: María Sanz de Galdeano. CEINeko koordinatzailea.

11.15 – 12.00 Diálogo: Realidad Aumentada: negocio en la realidad real. / ERREALITATE AREAGOTUA: ERREALITATEAREKIN BAT EGITEN DUEN NEGOZIOA

La realidad aumentada enriquece la experiencia visual y mejora la calidad de comunicación abriendo nuevos nichos de oportunidad.

  • Héctor Agustín. Director general de Mahei Engineering
  • Santiago González. CTO de Arsoft
  • Pablo Ayala. CEO de INNOVAE
  • Egoitz Rodriguez. Director de proyectos y contenidos de BALEUKO S.L.

Modera: Miguel Ángel Llorente. Director de producción y de I+D+ i de Industrial Augmented Reality (iAR).

Ikusizko esperientziari etekin handiagoa atera eta komunikazioaren kalitatea hobetzeko bide ematen du errealitate areagotuak, aukera berriak plazaratzen dituelarik.

  • Héctor Agustín. Mahei Engineering-eko zuzendari nagusia
  • Santiago González. ARSOFT-eko teknologia alorreko zuzendaria
  • Pablo Ayala. Innovae-ko zuzendari nagusia
  • Egoitz Rodriguez. BALEUKO SLko proiektu eta edukietako zuzendaria

Moderatzailea: Miguel Ángel Llorente. Industrial Augmented Reality (iAR) ekimenaren ekoizpen zein I+G+b-ko zuzendaria.

12.30 – 13.15 Diálogo: Oportunidades en la industria de la animación y efectos visuales / ANIMAZIO-INDUSTRIAREN AUKERAK ETA EFEKTU BISUALAK

Participación musical a cargo del Conservatorio Superior de Música de Navarra de 12.25-12.30

Las productoras saben que es clave vender en todos los mercados. La animación española es uno de los productos de mayor exportación en el sector audiovisual. Sus productos tienen que ser diferenciadores y funcionar también como merchandising.

  • Carlos Biern. Presidente de DIBOOS -Federación Española de Productores de Animación y Efectos Visuales. Presentación del Libro Blanco del sector de la animación española International.
  • María Arochena. Productora ejecutiva de Ladybug films.
  • Jose F. San Román. CEO de Ilion Animation Studios.
  • Yago Fandiño . Director de infantiles de TVE

Modera: Roberto Cámara. Director de Navarra Televisión

Ekoiztetxeek ongi dakite funtsezkoa dela merkatu guztietan saltzea. Animazioa da, ikus-entzunezkoen sektorean, Espainian gehien esportatzen den generoa. Produktuek bereizgarriak izan behar dute, eta merchandising eraginkorra izan.

  • Carlos Biern. DIBOOSeko presidentea (Animazioen eta Efektu Bisualen Ekoizleen Espainiako Federazioa).
  • María Arochena. Ladybug films-eko produktore-eragilea.
  • Jose F. San Román. Ilion Animation Studios-eko zuzendari nagusia.
  • Yago Fandiño . TVEko haurrendako programazioaren zuzendaria

Moderatzailea: Roberto Cámara. Navarra Televisióneko zuzendaria

13.15 – 14.15 Diálogo: La personalización como oportunidad / PERTSONALIZAZIOA AUKERA GISA

La digitalización, la impresión 3D y la mayor información disponible sobre el cliente, nos abre la puerta a la personalización de los productos y servicios creativos.

  • Richard Dighero. CEO y fundador The Brite Shoe Company.
  • Beatriz Biel CEO y dirección técnica de Espacio detresdé, servicio global de diseño para impresión 3D.
  • Carlos Gracia. Director marketing de Argyor, empresa de diseño y fabricación de joyería con configurador de alianzas en 3D.
  • Adrián Larripa. CEO y socio de Bigd.es y cofundador de PACO design.
  • Mónica Álvarez Digón. Fundadora y directora de SOS-EXPAT.com empresa premiada como mejor proyecto de emprendimiento femenino, conciliación y nuevas tecnologías.

Modera: Ana Zabalegui. Fundadora y miembro de la red de colaboradores de Corola, Estrategia e Innovación Cultural.

Digitalizazioak, 3D inprimaketak eta bezeroei buruz informazio asko izateak sormen-produktuak eta -zerbitzuak pertsonalizatzeko bidea ematen digute.

  • Richard Dighero. The BriteShoe Company-ko sortzailea eta zuzendari nagusia.
  • Beatriz Biel Espacio detresdé-ko zuzendari nagusia eta zuzendari teknikoa.
  • Carlos Gracia. ARGYOR SAko marketin-arduraduna.
  • Adrián Larripa. BigD eta PACO design collaborative enpresen zuzendari nagusia.
  • Mónica Álvarez Digón. SOS-Expat.com ekimenaren sortzailea.

Moderatzailea: Ana Zabalegui. Corola, Kultur Estrategia eta Berrikuntza delakoaren laguntzaile-sarearen kide eta sortzailea.

María Sanz Galdeano

Coordinadora de CEIN. María Sanz de Galdeano es economista con posgrado en gestión empresarial por el IE Business School y otros programas de desarrollo directivo y alta dirección. Experta en innovación, emprendimiento y especializada en digitalización. Coordinadora del Centro Europeo de Empresas de Navarra (CEIN) cuyo objetivo es potenciar el desarrollo económico de Navarra apoyando la creación de empresas innovadoras

CEINeko koordinatzailea. María Sanz de Galdeano ekonomialaria da eta enpresa-kudeaketako graduondoa egin du Business School-an, bai eta zuzendaritza-garapeneko eta goi-zuzendaritzako programa batzuk ere. Aditua, berrikuntzan eta ekintzailetzan, eta espezialista, digitalizazioan. Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroko koordinatzailea da; zentroaren xedea, hain zuzen, Nafarroako garapen ekonomikoa indartzea da, enpresa berritzaileak sortzen lagunduta.

Twitter

Roberto Carreras

Managing Director MUWOM. Cofundador y director de MUWOM, compañía especializada en el desarrollo de proyectos musicales para marcas y artistas, basados en cultura digital y contenidos. Compañía que está innovando en la industria musical y la publicitaria, aplicando en enfoque transformador del sector digital a ambos sectores. Trabajos para grandes marcas como AUDI, Renfe, El Corte Inglés, Coca-Cola, Meliá, ING, Samsung, etc.

MUWOMeko zuzendari nagusia. MUWOM konpainiako kofundatzailea eta zuzendaria. Konpainiak musika-proiektuak garatzen ditu marka eta artistendako, kultura digitala eta edukiak oinarri hartuta. MUWOM musika- eta publizitate-industriak berritzen ari da, haietan sektore digitalaren soslai eraldatzailea aplikatuta. Zenbait marka garrantzitsurentzat egiten du lan, hala nola AUDI, Renfe, El Corte Inglés, Coca-Cola, Meliá, ING eta Samsung-entzat.

Twitter

Adrián Miranda

CEO & cofounder MULTIHELPERS. Adrián CEO & cofounder de Multihelpers y coautor de “La Empresa Colaborativa; la nueva revolución económica” editado por Pearson. Centrado en la economía colaborativa y la digitalización; Multihelpers es un Marketplace número uno en solución de tareas de hogar. Startup galardonada a nivel nacional con premios en innovación, economía colaborativa o impacto social. Su experiencia como escritor con “La empresa colaborativa” le ha hecho convertirse en referente en este sector.

Multihelpers-eko zuzendari nagusia eta kofundatzailea. Multihelpers-eko zuzendari nagusia eta kofundatzailea da, eta La Empresa Colaborativa; la nueva revolución económica (Pearson argitaletxea) lanaren egilea, beste batzuekin batera. Multihelpers-ek ekonomia kolaboratiboa eta digitalizazioa ditu jomuga, eta etxeko lanekin loturiko zerbitzuak topatzeko merkatu-gunerik onena da. Izan ere, enpresa hasiberri honek zenbait sari jaso ditu estatuan, berrikuntza, ekonomia kolaboratiboa eta gizarte-eraginarekin loturiko alorretan. Sektorean erreferente bilakatu da, La empresa colaborativa idaztearen esperientziari esker.

Twitter

Albert Canigeral

Conector de OuiShare España. Albert Cañigueral es conector de OuiShare España y experto en economía colaborativa. OuiShare es un think and do tank cuya misión es "crear y promover una sociedad colaborativa justa, abierta y de confianza conectando personas, organizaciones e ideas".

OuiShare-ko artekaria Espainian. Albert Cañigueral OuiShare elkarteko artekaria da Espainian, eta aditua, ekonomia kolaboratiboan. Adituez osatutako talde eragile bat da OuiShare, eta xede du “konfiantzazko gizarte kolaboratibo justua eta irekia sortu eta sustatzea, pertsonak, erakundeak eta ideiak harremanetan jarrita”.

Twitter

Héctor Agustín

Director General Mahei Engineering. Héctor es ingeniero informático por la universidad pública de Navarra y fundador de Mahei, empresa líder española en tecnologías de realidad aumentada para educación y entretenimiento infantil. Los productos de realidad aumentada que diseñamos y desarrollamos se distribuyen en más de 30 países. Actualmente estamos revolucionando la industria del juguete junto a Imaginarium y Educa-Borras.

Mahei Engineering-eko zuzendari nagusia. Informatika-ingeniaria NUPen eta Mahei enpresaren sortzailea. Mahei enpresa aitzindaria da Espainian: errealitate areagotua lantzeko teknologiak aplikatzen ditu haurren hezkuntza eta aisialdian. Errealitate areagotua oinarri hartuta diseinatu eta garatzen dituzten proiektuak 30 herrialde baino gehiagotan saltzen dira, eta Imaginarium eta Educa-Borras markekin batera ari da jostailuen industria goitik-behera eraldatzen.

Santiago González

CTO ARSOFT. Santiago es Ingeniero Informático y fundador de ARSOFT, una empresa con más de cuatro años de experiencia en la implementación de sistemas avanzados de Realidad Aumentada y Realidad Virtual. Ha recibido varios premios a nivel nacional por su dedicación en la empresa y el nivel de innovación de los productos desarrollados en ARSOFT.

ARSOFT-eko teknologia alorreko zuzendaria. Informatika-ingeniaria eta ARSOFT enpresaren sortzailea. Enpresak lau urtetik gora daramatza errealitate areagotu eta birtualeko sistema aurreratuak abiarazten. Estatuko zenbait sari jaso ditu, enpresari eskainitako dedikazioaren eta ARSOFTen garatutako produktuen berrikuntza-mailaren karietara.

Twitter

Pablo Ayala

CEO Innovae. Ingeniero informático y emprendedor en serie. Fundador de varias empresas de base tecnológica, de una incubadora y una aceleradora de startups. Actualmente es el CEO de Innovae, una de las empresas de referencia en la aplicación de tecnologías de realidad aumentada y virtual en diferentes sectores, entre ellos la Industria 4.0.

Innovae-ko zuzendari nagusia. Informatika-ingeniaria eta serie-ekintzailea. Teknologian oinarritutako zenbait enpresa sortu ditu, inkubagailu bat, bai eta enpresa hasiberrien garapena azkartzeko enpresa bat ere. Egun zuzendari nagusia da erreferente bilakatutako Innovae enpresan, zeinak errealitate areagotua eta birtuala aplikatzen baititu hainbat sektoretan, 4.0 industrian esate baterako.

Twitter

Egoitz Rodriguez.

Director de proyectos y contenidos BALEUKO. Baleuko es una productora audiovisual multidisciplinar que trabaja las siguientes áreas: Programas de TV, series de ficción y animación para TV, documentales de autor, largometrajes de ficción para cine, largometrajes de animación 3D para cine, Videojuegos, I+D+i orientado a producto (avatares en tiempo real, mapping 3D, realidad, virtual, realidad aumentada, playbook). Su propuesta de intervención es el aporte de la tecnología para potenciar el turismo cultural. Y hacer hincapié en 4 tecnologías/técnicas concretas como: realidad virtual, realidad aumentada o mixta, avatares 3D en tiempo real y apps

BALEUKO SLko proiektu eta edukietako zuzendaria. Diziplina anitzeko ikus-entzunezko ekoiztetxe bat da Baleuko; askotariko esparruak jorratzen ditu, besteak beste, telebistarako programak eta telesailak, egile-dokumentalak, zinemarako fikziozko eta 3D animaziozko film luzeak, bideojokoak eta produktua ardatz hartzen duen I+G+b. Teknologiak kultur turismoari eman diezaiokeen bultzada azpimarratzen dute Baleuko-ren proposamenek, esku-hartzeetarako 4 teknologia nabarmentzen dituztelarik: errealitate birtuala, errealitate areagotua edo mistoa, 3D-ko avatarrak denbora errealean eta app-ak.

Miguel Ángel Llorente

Director de Producción y de I + D + i Industrial Augmented Reality (iAR). Miguel Ángel Llorente Ingeniero informático y director de Producción y cofundador de Industrial Augmented Reality (iAR) especializada en el desarrollo de software industrial a medida, utilizando tecnologías avanzadas como la Realidad Aumentada, realidad virtual y visión artificial. Las áreas que abarca son el control y la operación de equipos y máquinas, la gestión interactiva de documentación técnica, la gestión del mantenimiento, optimización de procesos y, en general, cualquier actividad de mejora industrial. La empresa cubre áreas como la consultoría industrial, desarrollo de software y automatización de procesos con clara orientación al cliente.

Industrial Augmented Reality (iAR) ekimenaren Ekoizpen zein I+G+b-ko zuzendaria. Informatika-ingeniaria da, eta Industrial Augmented Reality-ko (iAR) ekoizpen-zuzendaria eta kofundatzailea. iAR enpresa espezializatuak industria-softwarea neurrira garatzen du, teknologiarik aurreratuenak baliatuta: errealitate areagotua, errealitate birtuala eta ikuspen artifiziala. Honako arlo hauek lantzen ditu: ekipo eta makinetako kontrola eta eragiketak, dokumentazio teknikoaren kudeaketa interaktiboa, mantentze-lanen kudeaketa, prozesuen optimizazioa, eta, oro har, industria-jarduna hobetzeko jarduerak oro. Industria-aholkularitza, softwaregintza eta prozesuen automatizazioa bezeroei begira, horra enpresak barne hartzen dituen esparru batzuk.

Carlos Biern

Presidente Federación de Productores de Animación y Efectos Visuales de España DIBOOS. Actualmente es presidente de La federación DIBOOS que aglutina al 90% del sector de la animación en España formado por más de 250 empresas. Anteriormente ejerció como Responsable de Contenidos y Productor Ejecutivo en BRB Internacional, productora de series tan conocidas como « David el Gnomo », « Dartacán y los Tres Mosqueperros », « La Vuelta al Mundo de Willy Fog Su experiencia incluye más de 20 coproducciones premiadas y en emisión en Europa, Norteamérica y Asia.

DIBOOSeko presidentea (Animazioen eta Efektu Bisualen Ekoizleen Espainiako Federazioa). DIBOOS Federazioaren presidentea da egun. Espainian 250etik gora enpresek osatzen dute animazioaren sektorea, eta DIBOOSek horien % 90 biltzen ditu. Lehenago BRB Internacional-en aritu zen, edukien arduradun eta produktore-eragile lanetan. David el Gnomo, Dartacán y los Tres Mosqueperros eta La Vuelta al Mundo de Willy Fog telesail ezagunak dira ekoiztutako lanetako batzuk. Eskarmentu handia dauka sektorean; izan ere, saritutako 20 koprodukzio baino gehiago egin ditu, Europan, Ipar Amerikan eta Asian hedatuak.

María Arochena

Productora Ladybug films. Licenciada en Ciencias Empresariales, máster en Producción y Gestión Audiovisual (MPXA). Miembro de la Academia de las Artes y las Ciencias cinematográficas de España. De su larga trayectoria destacamos: Socia fundadora de Perro verde Films y Productora Ejecutiva de “Arrugas” largometraje de animación ganador de dos premios Goya, de “Memorias de un hombre en pijama”, “Gritos en el pasillo” entre otros, todos ellos galardonados con diversos premios.

Ladybug films-eko produktore-eragilea. Lizentziaduna Enpresa Zientziatan, eta masterduna Ikus Entzunezko Ekoizpen eta Kudeaketan. Espainiako Zinema Arte eta Zienzietako Akademiako kide da. Ibilbide luzea egin du Arochenak, besteak beste, Perro verde Films ekoiztetxeko kide fundatzailea izan zen, eta zenbait sari eskuratu dituzten filmen produktore-eragilea izan da, hauenak esaterako: Arrugas –Goya saria eskuratu zuen animaziozko film luzea–, Memorias de un hombre en pijama; eta Gritos en el pasillo.

Jose F. San Román

Director General. Ilion Animation Studios. Jose F. San Román es Director General de Ilion Animation Studios. Ilion es una de las productoras de animación de mayor tamaño en Europa. Cuenta con 350 empleados, dedicados íntegramente a la creación y producción de largometrajes de animación. Entre sus largometrajes se encuentran: Planet51 estrenada en 2009 de la mano de SONY en los EE.UU. y otros 65 países. Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo”, producida por Zeta Cinema y dirigida por Javier Fesser, estrenada el 28 de Noviembre de 2014. Amusement Park, de la mano de Paramount Pictures de Los Angeles, y con estreno previsto el 13 de junio de 2018 a nivel mundial, con un presupuesto superior a los $100m.

Ilion Animation Studios-eko zuzendari nagusia. Jose F. San Román Ilion Animation Studios-eko zuzendari nagusia da. Europako animazio-ekoiztetxe handienetako bat da da Ilion. 350 langile ditu, eta bete-betean aritzen da animaziozko film luzeak egiten eta ekoizten. Besteak beste, honako film luze hauek egin ditu: Planet 51 (2009an estreinatua SONYren eskutik, Estatu Batuetan eta beste 65 herrialdetan), Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo (2014ko azaroaren 28an estreinatua, Zeta Cinemak ekoiztua eta Javier Fesserren zuzendaritzapean) eta Amusement Park (mundu mailan 2018ko ekainaren 13an estreinatzekoa, Los Angeleseko Paramount Picturesen eskutik sortua, 100 milioi $ baino gehiagoko aurrekontuarekin).

Yago Fandiño

Director Infantiles TVE. Yago Fandiño es el Director de Contenidos Infantiles de RTVE. tiene bajo su dirección las producciones infantiles, desarrollos interactivos y coproducciones infantiles de la Corporación de Radio Televisión Española. Durante su carrera profesional ha trabajado como editor para áreas online e interactivas de importantes empresas del audiovisual como Fox Kids Europa y Jetix Entertainment Spain. Especializado en estrategia digital y en el enfoque transmedia para el entretenimiento de los niños.

TVEko haurrendako programazioaren zuzendaria. Yago Fandiño RTVEko haurrendako edukien zuzendaria da. Haurrendako ekoizpenak, garapen interaktiboak eta haurrendako koprodukzioak zuzentzen ditu. Bere ibilbidean editore lanak ere egin ditu, ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa handi batzuen, hala nola, Fox Kids Europa eta Jetix Entertainment Spain konpainien online-gune eta gune interaktiboetarako. Estrategia digitalean eta transmedia ikuspegian espezializatu da, eta horiek aplikatzen ditu haurren entretenimenduaren alorrean.

Twitter

Roberto Cámara

Director Navarra Televisión. Roberto Cámara es director de Navarra Televisión desde 2012. Se licenció en Ciencias de la Información en Salamanca y empezó en la radio hace 20 años pero desde hace 15 se especializó en televisión. Además es profesor en la Facultad de Periodismo de la Universidad de Navarra y colabora con Radio Euskadi y Onda Cero

Navarra Televisióneko zuzendaria. Navarra Televisióneko zuzendaria da 2012az geroztik. Informazio Zientzietako lizentzia eskuratu zuen Salamancan; irratian hasi zen lanean duela 20 urte, baina telebista-esparruan espezializatu zen duela 15. Horrez gain, irakaslea da Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza fakultatean, eta elkarlanean aritzen da Radio Euskadi eta Onda Cero irratiekin.

Twitter

Richard Dighero

CEO y fundador The BriteShoe Company. Durante los últimos 13 años he trabajado en el sector de las nuevas tecnologías y desarrollo de software. He ocupado puestos en gestión y dirección de proyectos, gestión de grandes cuentas como Endemol o Electronic Arts y diseño de estrategias comerciales y de desarrollo de negocio. Apasionado del marketing, de la moda y del jazz.Desde que soy CEO de BriteShoes sé que las personas se visten por los pies y que la pasión por la moda se lleva dentro.

The BriteShoe Company-ko sortzailea eta zuzendari nagusia. Azken 13 urteetan teknologia berrien sektorean eta softwaregintzan aritu da lanean. Zenbait proiekturen zuzendari-kudeatzaile karguetan aritu da, Endemol eta Electronic Arts enpresen kudeaketa-lanetan, bai eta estrategia komertzialen diseinuan eta negozio-garapenean ere. Marketina, moda eta jazza oso gustukoak ditu. “BriteShoes-en zuzendari hasi nintzenetik ongi dakit askorendako berebiziko garrantzia dutela oinetakoek, eta modazaletasuna barru-barruko zerbait dela”.

Beatriz Biel

CEO y dirección técnica Espacio detresdé. Ingeniera en diseño y desarrollo de producto por la Universidad de Zaragoza, especialista en modelado tridimensional CAD, volumétrico y escultura digital, profesional en el diseño de proyectos para impresión 3D y fundadora de la empresa Espacio detresdé.

Espacio detresdé-ko zuzendari nagusia eta zuzendari teknikoa. Ingeniaria Produktuen Diseinuan eta Garapenean Zaragozako Unibertsitatean; espezialista ordenagailuz lagundutako 3D modelatze-lanetan, modelatze bolumetrikoan eta eskultura digitalean, eta profesionala, 3D inprimaketarako proiektuen diseinuan. Espacios detresdé enpresaren sortzailea.

Twitter

Carlos Gracia

Responsable de Marketing ARGYOR S.A. Actualmente responsable de Marketing en ARGYOR, empresa fundada en 1954 y permanece como una de las firmas más importantes de España en el sector de la joyería en oro (especialmente relevantes son sus anillos de boda). Actualmente destaca por su presencia y dinamismo en Internet, clave en una estrategia donde el protagonista ya no es sólo el canal profesional sino sobre todo los usuarios finales de las joyas.

ARGYOR SAko marketin-arduraduna. Bost urte darama ARGYOR enpresaren marketin-kontuak bideratzen. Enpresa 1954an sortu zen, eta urrezko bitxigintzan Espainiako markarik garrantzitsuenetarikoa da gaur egun –ezkontza-eraztunak dira bereziki ospetsuak–. Interneten presentzia eta dinamismo handia dauka uneotan; hori da, hain zuzen ere, estrategiaren gakoa: bitxigile profesionalak ez dira jada protagonista bakarrak, izan ere, bitxiak erabiltzen dituzten bezeroak ere protagonista bihurtu dira.

Adrián Larripa

CEO bigD y PACO design collaborative. Adrián Larripa, ingeniero en diseño industrial y máster en innovación por el politécnico de Milán. Experiencias académicas y profesional en centros y empresas de primer nivel como 3M. Inicia su propia consultoría de diseño e innovación “bigD” compaginando su actividad con la docencia en la Universidad de Navarra y Creanavarra. Fundador de PACO design collaborative” en Milán dedicada a la innovación social a través del diseño. BigD junto con la firma de arquitectura "MLMR" están potenciando la creatividad y el pensamiento de diseño en Navarra.

bigD eta PACO design collaborative enpresen zuzendari nagusia. Ingeniaria Diseinu Industrialean Zaragozako unibertsitatean, eta masterduna Berrikuntzan Milango eskola politeknikoan. 3M gisako enpresa eta zentro inportanteetan zenbait esperientzia akademiko eta profesional izan ostean, diseinu eta berrikuntzako bigD aholkularitza-enpresa abiatu zuen, aldi berean irakasle aritzen zelarik Nafarroako Unibertsitatean eta Creanavarran. PACO design collaborative ere sortu zuen, Milanen, diseinuaren bitartez gizarte-berrikuntzan eragiteko. BigD eta MLMR arkitektura-enpresak sormena eta diseinu-pentsamendua bultzatu nahi dituzte Nafarroan.

Twitter

Mónica Álvarez

Fundadora SOS-Expat.com. Profesional en diferentes campos de la comunicación. Formación de base traductora e intérprete, habla 9 idiomas. 15 años en el mundo diplomático como experta en protocolo y RRPP & especialista en comunicación digital, imagen y marca personal internacional, engagement y networking. Ahora emprendedora y casi ex-expatriada. Desde SOS-expat by expatñola aportamos soluciones innovadoras y prácticas para mejorar la vida en el extranjero o a la vuelta a casa durante las diferentes etapas y retos. Tanto en lo personal, como en lo profesional.

SOS-Expat.com ekimenaren sortzailea. Enpresak proiektu onenarendako saria lortu du, emakumeen ekintzailetzaren, bateragarritasunaren eta teknologia berrien inguruko proiektu batekin.

Twitter Twitter

Ana Zabalegui

Miembro de la red de colaboradores Corola, Estrategia e Innovación Cultural. Corola ayuda a hacer realidad y desarrollar proyectos creativos y culturales. Desde el diseño estratégico. Asesoría y gestión de campañas de patrocinio y mecenazgo. Solicitud de ayudas de programas europeos y otras convocatorias públicas y privadas. Diseño estratégico de proyectos. Asesoría económica, laboral y fiscal.

Corola, Kultur Estrategia eta Berrikuntza delakoaren laguntzaile-sarearen kide eta sortzailea. Sormen eta kultur proiektuak garatu eta gauzatzeko laguntza ematen du Corolak, betiere proiektuaren diseinu estrategikotik abiatuta. Hartara, babesle eta mezenasgoen kanpainetan aholkularitza- eta kudeaketa-lanak egiten ditu, Europako programetako eta beste deialdi publiko zein pribatuetako diru-laguntzetarako eskaerak bideratzen ditu, proiektuen diseinu estrategikoa eskaintzen du, bai eta aholkularitza arlo ekonomikoan, laboralean eta fiskalean.

Linkedin

15.15 – 16.00 VISITA A LOS STANDS / STANDETARA BISITA

Participación musical a cargo del Conservatorio Superior de Música de Navarra

16.00 – 17.00 Diálogo: La industria de los videojuegos / BIDEOJOKOEN INDUSTRIA

La industria del videojuego tiene un importante volumen a nivel mundial y también en España. ¿Qué retos aborda el sector y qué oportunidades para los emprendedores?

  • Raúl Rubio. , CEO y director creativo de Tequila Works.
  • Miguel Ángel Areán. Fundador de Polygon.e Studios
  • Javier Díez. Director creativo de Mechanical Boss
  • Carles Escribano. CEO y Co-Founder de Pupgam Studios

Modera: Gilberto Sánchez. Secretario de proyectos de DEV. Asociación Española de Empresas Productoras y Desarrolladoras de Videojuegos y Software de Entretenimiento. Presentación del Libro Blanco del desarrollo español de videojuegos.

Bideojokoen industriak pisu handia dauka, bai munduan bai Espainian. Zein dira sektorearen erronkak eta zer aukera sortzen zaizkie ekintzaileei?

  • Raúl Rubio. , Tequila Works-eko zuzendari nagusia eta sormen-zuzendaria.
  • Miguel Ángel Areán. Polygon-e Studio-ren sortzailea
  • Javier Díez. Mechanical Boss-eko sormen-zuzendaria
  • Carles Escribano. Pupgam Studios-eko zuzendari nagusia eta kofundatzailea

Moderatzailea: Gilberto Sánchez. Proiektuen idazkaria da DEV erakundean (Espainiako Bideojoko eta Entretenimendu-Softwarea garatzeko Enpresen Elkartea). Espainiako bideojokogintzari buruzko liburu zuriaren aurkezpena.

17.00 – 19.00 Diálogo: Cine y empresas creativas. Oportunidades / ZINEMA ETA SORMEN-ENPRESAK. AUKERAK

El sector del cine necesita enormes cantidades de creatividad desde los guiones a los efectos especiales. ¿Qué oportunidades genera en las industrias creativas y digitales?

  • Marga Gutiérrez. Gerente del clúster audiovisual de Navarra
  • Francisco Menéndez. Socio y abogado de WELAW
  • Pablo Goñi. Socio fundador de Ápodo desarrollo de tecnología para la producción audiovisual
  • Itziar García. Presidenta de NAPAR, asociación de Productoras y Profesionales del Audiovisual en Navarra
  • Alberto Hortas. Creativo de efectos especiales, fundador de 4ojos
  • Íñigo Ruiz. Fundador Visual Comunicación
  • Ainhoa Aguirre. Directora Museo y la Cueva de las Brujas
  • Hugo Otero. Socio y director creativo Yatecasting: plataforma de casting, productoras, agencias de trabajo, actores, modelos
  • Inés San Martín. Directora de la productora Fase3
  • Jokin Pascual. Productor En Buen Sitio Producciones S.L.

Modera: Javier Lacunza. Director- gerente de NICDO S.L.

Zinemako sektoreak sormen-bultzada handia behar du, hasi gidoietatik eta efektu berezietaraino. Zein aukera sortzen dizkie sormen-industria eta industria digitalari?

  • Marga Gutiérrez. Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterreko (CLAVNA) kudeatzailea
  • Francisco Menéndez. Entertainment, Legal and Bussiness Consulting-eko kide eta legelaria
  • Pablo Goñi. Ápodo-ren sustatzailea eta zuzendaria
  • Itziar García. Nafarroako Ikusentzunezko Ekoiztetxe eta Profesionalen Elkarteko (NAPAR) presidentea
  • Alberto Hortas. 4Ojos Estudio-ko zuzendari sortzailea
  • Íñigo Ruiz. Visual Comunicación-eko kidea
  • Ainhoa Aguirre. Zugarramurdiko Garapena, SLko zuzendari-kudeatzailea
  • Hugo Otero. yatellamaremos SCP / Yatecasting-ko sormen-zuzendaria
  • Inés San Martín. Fase 3 SAko ekoizpen-zuzendaria
  • Jokin Pascual. En Buen Sitio Producciones SLko produktorea

Moderatzailea: Javier Lacunza. Nafarroako Kultur, Kirol eta Aisialdirako Azpiegiturak (NICDO) entitatearen zuzendari-kudeatzailea.

Raúl Rubio

CEO y Director Creativo Tequila Works. Raúl Rubio Munárriz (Tudela, Navarra), CEO y Director Creativo, ha sido co-fundador de MercurySteam Entertainment (Castlevania: Lords of Shadow) y Tequila Works (RiME, The Sexy Brutale). Raúl cuenta con una licenciatura en Ingeniería informática, así como una educación clásica en artes visuales, así como un profundo conocimiento de diseño de videojuegos y su narrativa. Raúl ha dirigido Deadlight, el primer videojuego de Tequila Works, y RiME.
Tequila Works-eko zuzendari nagusia eta sormen-zuzendaria. Raúl Rubio Munárriz tuterarra zuzendari nagusia eta sormen-zuzendaria da egun, eta beste batzuekin batera sortu zituen MercurySteam Entertainment (Castlevania: Lords of Shadow) eta Tequila Works (RiME, The Sexy Brutale). Informatika-ingeniaria da, ikus-arteetako ikaskizun klasikoak jaso ditu, eta bideojokoen diseinu eta narratibari buruzko den-dena ezagutzen du. Deadlight zuzendu du –Tequila Worksen lehen bideojokoa–, baita RiMe izeneko abentura-jokoa ere.

Twitter

Miguel Ángel Areán

Fundador Polygon.e Studio. Polygone Studios es una marca de outsourcing en el desarrollo de videojuegos aprovechando el conocimiento que su empresa matriz, Polygon-e Software, había generado desde su fundación en 2006. Durante este tiempo hemos realizado trabajos para muchas empresas tanto nacionales como en el exterior, sobre todo el Diseño de Juego, Programación y 2D/3D. En 2017 lanzamos CricktoGame, el primer juego 100% desarrollado por nosotros.
Polygon-e Studio-ren sortzailea. Bideojokogintzako zerbitzu lagungarriak kanpoan kontratatzeko enpresa bitartekaria da Polygone Studio, zeinak baliatzen baititu 2006az geroztik Polygon-e Software izeneko jatorrizko enpresak lortutako ezagutzak. Estatuko zein kanpoko enpresa ugarirendako lanak egin dituzte, batez ere jokoen diseinuak, programazioak eta 2D/3D-ko beste zeregin batzuk. 2017an CricktoGame abiatu dute, Polygone Studiok % 100ean garatu duen lehenbiziko jokoa.

Twitter

Javier Díez

Director Creativo Mechanical Boss. Javier comenzó especializándose en el sector del marketing para finalmente profundizar en la creación de experiencias interactivas. Actualmente está dirigiendo el proyecto Solar Gun en Mechanical Boss, empresa dedicada a la producción de videojuegos, organización de eventos del sector y formación académica.
Mechanical Boss-eko sormen-zuzendaria. Marketinaren sektorean hasi zuen Javierrek espezializazioa eta esperientzia interaktiboak sortzeko aukeretan sakondu zuen geroago. Egun, Solar Gun proiektua bideratzen du Mechanical Boss enpresan. Enpresak bideojokoak ekoizten ditu, sektorearekin lotutako jardunaldiak antolatzen ditu, eta prestakuntza akademikoa ere ematen du.

Carles Escribano

CEO y Co-Founder de Pupgam Studios. Ingeniero informático y emprendedor. Extensa experiencia en desarrollo de software y gestión de proyectos, en empresas como Tango04 y la Universidad Internacional de Cataluña me ha proporcionado fuertes habilidades de software y metodologías. Empresa Pupgam Studios en la que soy responsable del desarrollo exitoso y el lanzamiento de una variedad de juegos dentro de nuestra propia marca para plataformas. Relación con editores internacionales para la distribución de nuestros juegos en todo el mundo.
Pupgam Studios-eko zuzendari nagusia eta kofundatzailea. Informatika-ingeniaria eta ekintzailea. Ibilbide luzea dauka softwaregintzan eta proiektu-kudeatzaile gisa, besteak beste Tango04 enpresan eta Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Ibilbide horretan ikasitakoari esker erabat menperatzen ditu softwarearen gaitasunak eta bizi-zikloa, bai eta softwaregintzako metodologiak ere. Egun, markaren joko-multzo bat garatu eta zenbait plataformatan abiatzeko lanen arduraduna da, Pupgam Studios enpresan. Izan ere, bitartekari lanak egiten ditu nazioarteko editoreekin, enpresaren jokoak mundu osoan merkaturatzeko.

Gilberto Sánchez

Secretario de proyectos de DEV. Gilberto Sánchez es miembro del equipo fundador de DEV y su primer secretario general. Ha venido desempeñando la labor de director editorial en Virtual Toys. Actualmente coordina el área de industria en FEVeS, Federación de Española de Videojuegos y eSport, es ponente y tutor en diferentes masters y conferencias sobre marketing, gestión y producción de videojuegos. Participa como responsable del área de "gaming" en la plataforma eNEM de AMETIC y junto a la ejecutiva de DEV, colabora en las iniciativas que la asociación está organizando para el apoyo al desarrollo de videojuegos por parte de instituciones y organizaciones privadas.
DEV erakundeko proiektuen idazkaria da. DEV erakundearen sortzaileetako bat da, bai eta haren lehen idazkari nagusia ere. Edizio-zuzendaria izan da Virtual Toys enpresan. Gaur egun industria alorreko koordinatzailea da FEVeS erakundean (Espainiako Bideojoko eta eSporten Federazioa), baita hizlari eta tutorea ere, bideojokoen marketinari, kudeaketari eta ekoizpenari buruzko zenbait master eta bilkuretan. eNEM plataformako partaidea da AMETIco “gaming” alorreko arduradun gisa, eta DEVeko zuzendaritzarekin batera, parte hartzen du elkarteak bideojokoen garapena sustatzeko (erakunde zein entitate pribatuen aldetik) antolatzen dituen ekimenetan.

Twitter

Marga Gutierrez

directora y productora de contenidos audiovisuales es gerente del Cluster Audiovisual de Navarra. El cluster tiene entre sus objetivos fomentar y practicar pedagogía sobre el incentivo fiscal para cine en Navarra, y animar a la colaboración entre diferentes industrias para el desarrollos de proyectos conjunto que mejoren la competitividad y calidad en el sector.
Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterreko (CLAVNA) kudeatzailea. Ikus-entzunezko edukien zuzendari eta ekoizlea da Marga Gutiérrez, eta Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterreko kudeatzailea. Klusterrak sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu nahi du plan estrategiko bat baliatuta. Plan horrek, hain zuzen, sustatu eta praktikan jarri nahi du Nafarroako zinemagintzarako zerga-pizgarrien pedagogia, enpleguari begira egokitu nahi ditu unibertsitateko prestakuntza eta prestakuntza profesionala, eta sustatu nahi du, baita ere, beste industria eta alorrekin elkarlanean jardutea, proiektu komunak garatze aldera.

Francisco Menéndez

Socio abogado Welaw, Entertainment, Legal and bussiness consulting. Abogado especializado en audiovisual y nuevas tecnologías. Asesora proyectos en materia de propiedad intelectual, fuentes de financiación e internacionalización de los mismos.
Entertainment, Legal and Bussiness Consulting-eko kide eta legelaria. Legelaria da, ikus-entzunezko eta teknologia berrietan espezializatua. Aholkularitza-lanak eskaitzen ditu, proiektuetarako, arlo hauetan: jabetza intelektuala, finantzaketa-iturriak eta internalizazioa.

Twitter

Pablo Goñi

Promotor y Director Ápodo. Pablo Goñi es ingeniero, emprendedor y diseñador de soluciones tecnológicas. Socio y fundador de Ápodo empresa Navarra nacida para dar soluciones a los profesionales del sector audiovisual. Nuestros conocimientos y nuestro espíritu innovador nos han llevado a la creación de la marca Ápodo dedicada al diseño, fabricación y venta de dispositivos destinados a proporcionar movimiento automático de cámaras
Ápodo-ren sustatzailea eta zuzendaria. Pablo Goñi ekintzailea da, eta bitarteko teknologikoak diseinatzen ditu. Ápodo enpresa nafarraren sortzailea eta kidea da. Enpresa ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei irtenbideak eta aukerak zabaltzeko xedez sortu zen. Ikasitakoak eta gogo berritzaileak bultzatuta jaio zen Ápodo marka: enpresak gailuak diseinatu, egin eta saltzen ditu, halako gailuak non kamerek mugimendu automatikoak egitea posible egiten duten, hartara lortu edo hobetzeko zenbait teknikaren emaitzak, hala nola bideoa, timelapse eta 360ºko argazkiak.

Twitter

Itziar García

Presidenta de NAPAR, asociación de Productoras y Profesionales del Audiovisual en Navarra, que tiene como objetivo la colaboración, protección y visibilidad del sector audiovisual Navarro. Actualmente, Itziar es Directora de Producción en Arena Comunicación. Ha trabajado en la producción de películas como “Pura Vida” y “Muros. Filmando en Nepal, Rusia, Sudáfrica, Bangladesh, Canadá.
Nafarroako Ikusentzunezko Ekoiztetxe eta Profesionalen Elkarteko (NAPAR) presidentea. NAPAR elkarteak xede du Nafarroako ikus-entzunezkoen sektorean elkarlana sustatzea, babesa lortzea eta sektorea bera ikusaraztea. NAPAR elkarteko presidente izateaz gain, egun ekoizpen-zuzendaria da Arena Comunicación-en. Pura Vida eta Muros filmen ekoizpenean parte hartu du, Nepal, Errusia, Hegoafrika, Bangladesh eta Kanadan filmatzen ibili delarik.

Alberto Hortas

Jefe Creativo 4Ojos. 4Ojos Estudio es una empresa de efectos de maquillaje para Cine y TV. Después de estar trabajando en las más importantes empresas en España (Madrid, Barcelona) hace casi 6 años aposté por emprender y montar mi propio taller desde Galicia.
4Ojos Estudio-ko zuzendari sortzailea. Zinema eta telebistarako makillaje-efektuen enpresa bat da 4Ojos Estudio. Espainiako enpresa nagusietan Madrilen eta Bartzelonan ibili ostean, duela ia 6 urte erabaki zuen ekintzaile bihurtzea, eta Galizian lantegi propioa abiatzeko apustua egin zuen.

Iñigo Ruiz

Socio Visual Comunicación. Socio fundador de la empresa de comunicación Visual Comunicación. Después de más de 10 años en Canal + monta su empresa de comunicación, aplica el lenguaje televisivo a la comunicación corporativa. El Comité Olímpico Internacional, Endesa, la Embajada de Estados Unidos en España, Movistar +, la Universidad de Navarra son algunos de los clientes para los que han desarrollado diversos proyectos.
Visual Comunicación-eko kidea. Visual Comunicación komunikazio-enpresaren kide sortzailea da. Canal+ delakoan 10 urtetik gora ibili ostean, bere komunikazio-enpresa abiatu eta telebista esparruko hizkuntza aplikatu zuen korporazio alorreko komunikazioan. Zenbait proiektu egin ditu bezero hauendako: Nazioarteko Batzorde Olinpikoa, Endesa, AEBtako enbaxada Espainian, Movistar+ eta Nafarroako Unibertsitatea.

Ainhoa Aguirre

Directora Gerente Zugarramurdiko Garapena SL, empresa que gestiona el Museo y la cueva de las Brujas. Experta en patrimonio natural y cultural, y creación de recursos turísticos. Actualmente en Zugarramurdi, en el El Museo de las Brujas un lugar donde perpetuar la memoria y la vida de sus antepasados. a través de audiovisuales y atractivas escenografías. Destacando la Inquisición y akelarres. La gestión de estos recursos turísticos y naturales constituye hoy el motor de desarrollo local de Zugarramurdi.
Zugarramurdiko Garapena, SLko zuzendari-kudeatzailea. Aditua natur eta kultur ondarean eta baliabide turistikoen sorkuntzan. Zugarramurdin ari da gaur egun, Sorginen museoan hain zuzen ere, non bizirik baitiraute arbasoen memoriak eta bizimoduak, besteak beste inkisizioa eta akelarreak, ikus-entzunezko eta eszenografia bikainei esker. Baliabide turistiko eta natural horien kudeaketa dira gaur egun Zugarramurdiko garapenaren motore.

Hugo Otero

Director Creativo yatellamaremos SCP / Yatecasting. Estudios de Multimedia En la UPC. Especialidades del diseño gráfico, interacción y fotografía, diseño de marcas, UX, webs & APP. Responsable en su empresa de marketing online, estrategia y análisis de proyectos, gestión de publicidad online, redes sociales y posicionamiento y contenidos.
yatellamaremos SCP / Yatecasting-ko sormen-zuzendaria. Multimedia-ikasketak egin zituen UPCn. Diseinu grafikoa, interakzioa eta argazkigintza, marken diseinua, erabiltzaileen esperientzien diseinua, webguneak eta app-ak ditu espezialitate. Enpresaren zenbait alorreko arduraduna da: online marketina, proiektuen estrategia eta analisia, online publizitatearen kudeaketa, sare sozialak, posizionamendua eta edukiak.

Inés San Martín

Responsable de Producción de una de las empresas de producción audiovisual con más años de trayectoria en España. Dedicada a la producción de contenidos audiovisuales para las televisiones y producciones de vídeos para empresas, documentales y cualquier cuestión relacionada con la producción audiovisual. Presidenta del Cluster Audiovisual de Navarra e impulsora de la Asociación de Empresas de producción audiovisual de Navarra NAPAR.
Fase 3 SAko ekoizpen-zuzendaria. Ekoizpen-arduraduna da Espainian ibilbide luzeenetarikoa duen ikus-entzunezko Fase 3 ekoizpen-enpresan. Ikus-entzunezko ekoizpenarekin loturiko orori heltzen dio enpresak: telebesitendako ikus-entzunezko edukiak egiten ditu, enpresendako bideoak, dokumentalak, eta abar. Inés Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterreko lehendakaria da.

Jokin Pascual

Productor En Buen Sitio Producciones S.L. Jokin Pascual es Director de Fotografía con experiencia de más de 15 años. Principalmente ha trabajado para diferentes productoras de Publicidad de Madrid y Barcelona. En 2014, crea la productora En Buen Sitio en Navarra, junto a la Directora de Arte Lucía Benito para levantar proyectos propios. La premisa de la empresa es abordar proyectos donde la estética juegue un papel importante.
En Buen Sitio Producciones SLko produktorea. Jokin Pascual argazki-zuzendaria da, eta 15 urtetik gorako eskarmentua dauka. Madril eta Bartzelonako zenbait publizitate-ekoiztetxerendako aritu da lanean batez ere. En Buen Sitio ekoiztetxea sortu zuen 2014an, Nafarroan, Lucía Benito arte-zuzendariarekin batera, proiektu propioak abiatzeko asmoz. Enpresaren abiapuntua da estetika oinarri hartuta proiektuak garatzea.

Javier Lacunza

Director gerente de NICDO. Ingeniero de Telecomunicaciones, MBA por el Instituto de Empresa, y con conocimientos de ocho idiomas. Experiencia en gestión industrial, fiscalidad de industrias culturales y dirección general de empresas vinculadas al Turismo MICE, ocio, cultura y deporte.
NICDOko zuzendari kudetzailea. Telekomunikazioetako ingeniaria, Enpresa Institutuko MBA eta zortzi hizkuntzaren jakilea. Eskarmentuduna Industria-kudeaketan, kultur industrien fiskalitatean eta Negozio-turismoari (MICE), aisialdiari, kulturari eta kirolari lotutako enpresen zuzendaritza nagusian.

Twitter