Ruta 31 Zure negozioarentzako helmuga (urtarrilak 12)
Gorde data: urtarrilaren 12a, 19a eta 26a, eta otsailaren 2a eta 9a.
ESPLORAZIO TXANDA amaitu ondoren, zure ideiari forma eman nahi badiozu, HELMUGA: ZURE ENPRESA programan zure negozio estrategia guztiz definitzen eta garatzen lagunduko dizugu.
Bi orduko saioak doakoak eta taldeka izango dira, honako formatu hauetan:
- Urtarrilak 12: aurrez aurre Hirugarrenean (El Sario eraikina, hirugarren solairua).
- Urtarrilak 19: online (Zoom bidez).
- Urtarrilak 26: online (Zoom bidez).
- Otsailak 2: online (Zoom bidez).
- Otsailak 9: aurrez aurre Hirugarrenean (El Sario eraikina, hirugarren solairua).
Izen-emate orrian beste data eskuragarri batzuk ere ikusiko dituzu.