Ruta 31 Zure negozioarentzako helmuga (apirilak 16)
Erreserbatu zure egutegia apirilaren 16rako, 23rako eta 30erako eta maiatzaren 7rako eta 14rako.
ESPLORAZIO TXANDA amaitu ondoren, zure ideiari forma eman nahi badiozu, HELMUGA: ZURE ENPRESA programan zure negozio estrategia guztiz definitzen eta garatzen lagunduko dizugu.
Bi orduko saioak doakoak eta taldeka izango dira, honako formatu hauetan:
- Apirilak 16: aurrez aurre Hirugarrenean (El Sario eraikina, hirugarren solairua).
- Apirilak 23: online (Zoom bidez).
- Apirilak 30: online (Zoom bidez).
- Maiatzak 7: online (Zoom bidez).
- Maiatzak 14: aurrez aurre Hirugarrenean (El Sario eraikina, hirugarren solairua).
Izen-emate orrian beste data eskuragarri batzuk ere ikusiko dituzu.