«Aholkularitzaz gain, berrikuntza irekiko programa oso garrantzitsua izan da guretzat».

Javier Garcíak, GL Research-ekoak, baieztatu du “industriarako gure adimen artifizialeko produktuak eta hainbat sistema robotiko ditugula, eta horiek dagoeneko Nafarroako hainbat lantegitan ezarri ditugula”.

2020ko urtarrilaren 20a
«Aholkularitzaz gain, berrikuntza irekiko programa oso garrantzitsua izan da guretzat».

Javier Garcíak, GL Research-ekoak, baieztatu du “industriarako gure adimen artifizialeko produktuak eta hainbat sistema robotiko ditugula, eta horiek dagoeneko Nafarroako hainbat lantegitan ezarri ditugula”.


 

Garai nahasi hauetan, denek entzun dituzte " digitalizazioa", " automatizazioa " eta " 4.0 Industria" bezalako kontzeptuak. Batzuek diote aurrekaririk gabeko iraultza baten atarian gaudela, orain arte ikusi gabekoa. Azken finean, ordea, erronka berdina da: sistematikoki eta eraginkortasunez ekoiztea, erabiltzaile edo bezero potentzialaren beharretara guztiz egokitutako produktuak sortzeko. Helburu hori lortzea konplexua eta neketsua dirudi, baina Nafarroan, GL Research enpresa bat dugu, Noáingo CEIN Enpresa Inkubagailutik sortua, erronkari aurre egiteko prest eta adimen artifizialaren aldeko apustu sendoa egin duena —"% 100ean Nafarroan egina", noski—. Zer moduz hobeto ezagutzen baditugu?

Nola definituko zenuke zure enpresa?

GL Research-en adimen artifizialeko irtenbideak eskaintzen ditugu bai industria-makina indibidualetarako, bai fabrika osoetarako.

Noiz hasi zinen eta zerk bultzatu zintuen horretara?

Gure jatorria 2015eko amaieran aurki daiteke. Garai hartan, hainbat ikerketa-proiektutan ari ginen lanean, eta horiek erakusten ziguten teknologia askok (Adimen Artifiziala, robotika, etab.) industriarako potentzial handia zutela. Horrek bultzatu gintuen ezagutza hori transferitzera hainbat aplikazio garatuz, gure ekoizpen-sektorea teknologia berri hauekin eraginkorragoa eta lehiakorragoa izaten lagunduko zutenak.

Zein fasetan dago zure proiektua eta zeintzuk dira zure etorkizuneko asmoak?

Gure adimen artifizialeko produktuak garatu ditugu. Gainera, hainbat sistema robotiko adimendun zabaldu ditugu dagoeneko Nafarroan hainbat fabrika eta industria-ekoizpen zentrotan, eta lan-ildo horretan jarraitzeko asmoa dugu.

 
 

PAZIENTZIARAKO DEIA


 

Zer esan nahi izan du Haurtzaindegiak zuen enpresarentzat?

Batez ere, egonkortasun jakin bat izateko eta gehiegikeriarik edo arriskurik gabe hazteko aukera eman digu.

Zein zerbitzu baloratzen duzu gehien?

Aholkularitza zerbitzuez gain, berrikuntza irekiko programak enpresa handiekin lan egiteko aukera eman digu, bezeroaren beharretara guztiz egokitutako produktu espezifiko eta aurreratuak garatzeko aukera emanez. Zalantzarik gabe, alderdi hau oso garrantzitsua izan da guretzat.

Baduzu gomendiorik zure bidearen antzekoa jarraitzea pentsatzen ari diren startup berritzaileentzat?

CEINek eskaintzen dituen zerbitzuen berri izan beharko lukete eta, batez ere, pazientzia handia izan, bide hau oso zaila baita.


 

ESPEZIFIKAZIO TEKNIKOAK


 

Sortze urtea : 2015

Sortzaileak : Javier García

Sektorea : Industria

Artxibatua honen azpian

Galderarik baduzu?

Idatzi iezaguzu eta erantzungo diegu.