Zibersegurtasun Azeleragailua
Programaren helburua startup-ei erabaki informatuak hartzen , lehentasunak behar bezala ezartzen eta zibersegurtasunaren zein alderdi diren benetan garrantzitsuak erakundearentzat ulertzen laguntzea da, aurretiko ezagutza teknikorik behar izan gabe.
Zuretzat da baldin eta...
- Startup bateko zuzendari nagusia zara eta zure negozioaren zibersegurtasuna hobetu nahi duzu.
- Zuk ekartzen diozu zure ezagutza teknikoa startup bati.
Zibersegurtasun Azeleragailua CEIN CYBERSECURITY LAB-en parte da, eta Nafarroan INCIBE Emprende programa ezartzea dakar. Programa hau Espainiako Zibersegurtasun Institutu Nazionalak (INCIBE) sustatzen du, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren menpeko erakundea dena, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bidez, eta Europar Batasunak finantzatzen du Next Generation EU planaren bidez.